0 Comentarios
Azken 100 urtetan teknologian aurrerapen asko egon dira eta aurrerapen hoiek ez dira beti onak. Mugikorrak oso adiktiboak bihurtzen dira eta hori aldatu behar da. Testu honetan hainbat gauzei buruz hitz egingo dut: dirua, komunikazioa galdu edota sortu, kaltea eta ikasi egiten dena.
Hasteko, gurasoek erru handia dute oso goiz ematen dizkigutelako "teknologia aparatuak" deitzen direnak; mobilak eta aplikazioak, Play Station-ak, ordenagailuak... Era berean, diru asko balio dute aparatu berrienak eta gainera, aurrez aurreko komunikazioa desagertzen ari da. Hortaz aparte, denbora asko pasatzenb dugu pantaila aurrean eta horrek hainbat gaixotasun sor dezake, hala nola, hipermetropia, ikusmen nekea,... Beste aldetik, entretenigarriak dira aspertuta gaudenean eta gure pasio asko teknologiari esker dira. Komunikazio berri bat agertzen ari da; komunikazio birtuala, hau da, Internet bitartez pertsona bat ezagutu, hitz egin,... Eta bukatzeko, informazio asko daukagu gure eskura. Aurreko guztia laburbilduz, aipatu behar da konponbidea dagoela eta adikzioa ez dagoela. Gurasoek beranduago eman behar dizkigute mobilak eta guk kontzientziaz erabili behar ditugu. Soziolinguistikako kontzeptuak eta hizkuntzak galtzeko arriskua 1. Hizkuntzak galtzeko arriskuak Unescoren atlasaren arabera, munduko 6.000 hizkuntzetatik 2.500 galtzeko arriskuan daude. Arriskuan dauden hizkuntzak, berriz, bost bizitasun edo bizkortasun mailen arabera sailkatzen dituzte atlasean: ahulduta daudenak, arriskuan daudenak, arrisku larrian daudenak, egoera kritikoan daudenak eta desagertutakoak. Bost maila horien artean, euskara egoera ahulduan dauden hizkuntzen artean kokatu du Unescok bere hizkuntzen atlasaren azken eguneraketan. Eragile Politikoak Bi izan dira hainbat erkidegotan hizkuntza galdu izanaren arrazoi nagusiak. Batetik, mundu “berriaren” kolonizazioa: Amerikan eta Afrikan, Europako hizkuntzak hasi ziren erabiltzen, irakaskuntza sisteman, administrazio publikoetan, erlijioetan eta komunikabideetan. Hizkuntz kolonizazioa prestigiozkoa bihurtu eta hizkuntz galera handia gertatu zen. Bestetik, Europan estatua eta nazionalismoa sortzearen ondorioz “estatu bat, hizkuntza bat” ideia edatu zen. Politika horrek Europako hainbat hizkuntza ahulagori eragin zion. Eragile demografikoak Hizkuntz aniztasuna mehatxatzen duten eragile demografikoen artean aipatu beharrekoak hauek dira: hiztun kopurua, horien banaketa eta hiztun horiek gizartean duten garrantzi soziala, ekonomikoa eta politikoa. Familiei dagokionez, ohikoa da belaunaldi berriari transmititzen zaion hizkuntza estatus sozial eta ekonomiko jasoenekoa izatea, hizkuntza ahulenaren kaltean. Beste arrazoi batzuk migrazio-mugimenduak dira, krisi ekonomikoek, gerrek edota arrazoi politiko edo erlijiosok eragin dituztenak. Eragile ekonomiko eta sozialak Arrazoi ekonomiko eta sozialek eraginda, hiztunek beren hizkuntza alde batera uzten dute, hizkuntza nagusia hartzen bizitza hobea lortzeko asmoz. Mendekotasun ekonomikoa, prestigio sozialik eza eta onura instrumentalak direla eta, komunitateko/erkidegoko kideek bere hizkuntza eta kultura baliogabeak direla uste dute, eta nahiago izaten dute beren seme alabek hori ez ikastea. Hondamen naturalak eta eragindakoak Hizkuntza asko daude egoera larrian, ez soilik hizkuntza galtzen ari delako, baita hizkuntz komunitate osoak desagertzen ari direlako ere. Arrazoiak ugari dira; hondamen naturala edo beste talde batzuek eragindako eraso fisikoak. 2. Soziolinguistika kontzeptuak Hizkuntza txikia-gutxitua: hiztun gutxi dituen hizkuntza eta kopuru handi batera iristen ez dena. Adb: mócheno, katalana,... Hizkuntza handia-nagusia: hiztun asko dituena. Adb: ingelesa, gaztelera... Hizkuntza transmisioa: komunitate bateko hiztunek seme-alabei euren hizkuntza irakastea. Hizkuntza komunitatea: hizkuntza berean mintzatzen diren pertsona multzoa. Ama hizkuntza: haurtzaroan lehenbizi ikasitako hizkuntza, eta gero erabiltzen dena (gure kasuan gaztelera). Hizkuntza normalizazioa: hizkuntza gutxitu bat “normala” izateko baldintzak bermatzea. Hizkuntza funtzionala: funtzio formal nahiz informalean erabiltzen dena. Adb: haskell. Diglosia: ukipen-egoeran dauden bi hizkuntza edo hizkuntza-aldaeraren arteko mendekotasun egoera. Adb: EAEan gaztelania eta euskara. Elebiduna: 2 hizkuntza jakin eta erabiltzen dituen pertsona. Estatus (egoera): egitura sozial batean, pertsona edo hizkuntza batek besteen aldean posizioa. Adb: EAEan euskara hizkuntza ofiziala da, baina Espainian gaztelera da. Erabilera eremua: hizkuntza bat erabiltzen den esparru eta une guztien multzoa. Hizkuntza ukipena: gizarte berean hizkuntza 1 baino gehiago hitz egiten direnean. Hizkuntza ofiziala: estatus ofiziala duen hizkuntza. Hizkuntza ordezkapena: hizkuntza batek beste baten erabilera-eremuak eta funtzioak irabaziz joatean gertatzen den prozesua. |
Adrián.zf09
Kaixo, Adrián nire izena da. Pertsona altua naiz eta nahiko alaia. Humore txarra daukat, oso txarra. Mundu honetan gehien gustoko dudana abestea da, batez ere ingelesez eta nire neskalaguna asko maite dut. Archivos
Junio 2018
CategorĂas |